viernes, 23 de septiembre de 2022

2022-2023 Ikasturtearen hasiera. ONGI ETORRI "ESKOLA AGENDA 2030"!

Ikasturte honetan orain arte gurekin izan den "Eskola Agenda 21" proiektua, izen berri eta erronka berriekin etorri da gurera: ESKOLA AGENDA 2030. 

2015eko irailean, 193 herrialdek 2030 Agenda deritzona onartu zuten NBEko Batzar Orokorrean. Agenda horrek Garapen Jasangarriko 17 Helburu ditu (GJH), eta mundu osoan aplikatu beharreko 169 xede. Xede horiek, 2016tik, herrialde guztiek egiten dituzten ahaleginak zuzentzen dituzte, 2030ean mundu jasangarri bat lortzeko eta mundu osoan eragina duten ingurumen, gizarte eta ekonomia arazo larriei aurre egiteko. Agenda 2030en bidez, herrialde sinatzaileek neurri ausart eta eraldatzaileak hartzeko konpromisoa hartzen dute; neurri horiek beharrezkoak dira, lehenbailehen, mundua jasangarritasunaren eta erresilientziaren bidetik bideratzeko. Helburuek bilatzen dutena da pertsonen arteko berdintasuna lortzea, planeta babestea eta oparotasuna bermatzea, garapen jasangarriko agenda berri baten barruan. Garapen Jasangarriko 17 Helburuak eta 169 xedeak elkarri lotuta daude, eta integratuak eta zatiezinak dira.



Karmengo Ama ikastetxean jarraitzen dugu ingurumenarekiko konpromisoarekin, baita gure ikasleak herritar aktibo eta kritikoak izateko hezkuntzarekin. 

Gure hezkuntza ekintza eta ikuspegia bat dator proiektu honek proposatzen dituen 17 Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH). 

Eskola Agenda 2030en nondik norakoak ezagutzeko, ondorengo bideo hau ikusgai duzue: 



No hay comentarios:

Publicar un comentario