lunes, 19 de diciembre de 2022

EKOLURRA

 Ikasturte honetan ere EKOLURRA programan parte hartu dugu 6.mailako ikasleekin. 

Jauregibarrian kokatuta dagoen ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua)  egoitza bisitatu dugu. Jasangarritasunaz eta ekologiaren inguruan aritu gara bertan. 


Gero, Ibarra auzoko negutegiak bisitatu ditugu. Bertako ekoizleak hurbiletik ezagutzeko aukera izan dugu. Lehenengo sektorearen garrantziaz ohartzeko jardunaldi paregabea izan da!