miércoles, 20 de marzo de 2019

Erlete elkarte hitzaldia

Martxoaren 13an Erlete elkarteko Felix eta Iñigoren hitzaldia izan genuen ikastetxean. 3.mailakoek erleen inguruan gehiago jakiteko aukera izan zuten, baita erleak hubiletik ikusteko ere.



Udal diagnostikoak

6.mailako eta 3.DBH-ko ikasleek udal diagnostiko jaruderetan parte hartu zuten. Ikasturte honetako gaia elikadura zirkularra izanik, herritarrei elikadura eta kontsumo ohiturei buruzko inkestak egin zizkieten. Ondoren, Iraunkor elkarteko egoitza bisitatzeko aukera izan zuten.



                 


Jardunaldi teknikoa

Udaletxearen eskutik, Zelaietan antolatutako jardunaldi teknikoan izan ginen. Aurtengo gaia: Elikadura eta ekonomia zirkularra.

Iraunkor elkarteko ordezkari den Urtza izan genuen hizlari.

 




Zornotzako araztegietara bisitaldiak

Martxoaren 11n eta 13an ikastetxeko 6.mailakoek eta 2.DBH mailakoek, bisitaldiak egin zituzten Zornotzako araztegietara.
6.mailako ikasleek Urritxeko araztegia bisitatu zuten. Bertan ur garbien kudeketaren funtzionamendua ezagutu zuten. 2.DBH-ko ikasleek ordea, Astepeko araztegia ezagutu zuten, non ur zikinen kudeaketa egiten duten.


LANDAKETA BERRIAK

Ortuko proiektua aurrera doa. Oraingo honetan landaketa berriak egin dituzte 6.mailako ikasleek: udaberriko azak, tipulinak, tipulak eta uhazak.

 

jueves, 31 de enero de 2019

Zuhaitzen tapaukak

Gure jolastokiko irudia osatzen jarraitzen dugu, oraingo honetan zuhaitzen tapaukekin.

LH 6.maila, pastoral eta zuzendaritzaren arteko elkarrekintzatik sortu diren tapaukak dira. Inguruan ditugun zuhaitzekiko sentsibilizazioarekin jarraitu nahi dugu, eta bide batez, kakorratz lanetan trebatu dira.

Ze pozik 6.mailako ikasleak!





martes, 22 de enero de 2019

Ikastetxeko zuhaitzak

Ikastetxeko zuhaitzen azterketa egin ondoren, gune berde anitza genuela konturatu ginen.

Zuhaitzei izenak jartzeko ideia agertu zen agenda 21 batzordean. Beraz, DBHko ikasleen eta Jabi irakaslearen laguntzari esker, egurrezko kartelak jarri ditugu jolastokiko zuhaitzetan.

Gure paisaia osatzen dituzten zuhaitzen izenak eta ezaugarriak ezagutzea dugu helburu.


martes, 15 de enero de 2019

KAI ortua 2.saioa

Ortuko proiektuaren bigarren saioan konpostaren munduan murgildu gara. 


 


Saioari hasiera emateko materia organikoen birpasa egin dugu. Hauek bereiztea eta euren ezaugarriak ezagutzea ezinbestekoa baita konposta sortzeko. 

Ondoren Konpostaren prozesua ezagutu dugu: iraupena, geruzak, egituratzaileen materialak, konpostagailuaren kokapena, etab. 

Erantsita doakizue azalpen bideo bat honen inguruan gehiago jakin nahi izan ezkero. 




INSPIRA STEAM proiektua

Ikasturte honetan ere INSPIRA STEAM proiektuan parte hartu dugu. Leire Ibaibarriaga (AZTI -Tecnaliako zientzialaria) izan dugu mentore eta gida proiektu honetan.

Zer da INSPIRA STEAM?

"INSPIRA STEAM nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat da, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalek gidatzen dituzte jarduerok. Lehen aldia da taldeko mentoring-aren teknika erabiliko dena lehen hezkuntzako ikasleen artean STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean."

Iturria: http://inspirasteam.net/eu/conoce-el-proyecto/

Hona hemen saio batzuen irudiak: 

Mentoring Leirerekin

"Spaghetti challenge"