miércoles, 20 de marzo de 2019

Erlete elkarte hitzaldia

Martxoaren 13an Erlete elkarteko Felix eta Iñigoren hitzaldia izan genuen ikastetxean. 3.mailakoek erleen inguruan gehiago jakiteko aukera izan zuten, baita erleak hubiletik ikusteko ere.



Udal diagnostikoak

6.mailako eta 3.DBH-ko ikasleek udal diagnostiko jaruderetan parte hartu zuten. Ikasturte honetako gaia elikadura zirkularra izanik, herritarrei elikadura eta kontsumo ohiturei buruzko inkestak egin zizkieten. Ondoren, Iraunkor elkarteko egoitza bisitatzeko aukera izan zuten.



                 


Jardunaldi teknikoa

Udaletxearen eskutik, Zelaietan antolatutako jardunaldi teknikoan izan ginen. Aurtengo gaia: Elikadura eta ekonomia zirkularra.

Iraunkor elkarteko ordezkari den Urtza izan genuen hizlari.

 




Zornotzako araztegietara bisitaldiak

Martxoaren 11n eta 13an ikastetxeko 6.mailakoek eta 2.DBH mailakoek, bisitaldiak egin zituzten Zornotzako araztegietara.
6.mailako ikasleek Urritxeko araztegia bisitatu zuten. Bertan ur garbien kudeketaren funtzionamendua ezagutu zuten. 2.DBH-ko ikasleek ordea, Astepeko araztegia ezagutu zuten, non ur zikinen kudeaketa egiten duten.


LANDAKETA BERRIAK

Ortuko proiektua aurrera doa. Oraingo honetan landaketa berriak egin dituzte 6.mailako ikasleek: udaberriko azak, tipulinak, tipulak eta uhazak.