jueves, 16 de enero de 2020

Funghi thinking

Funghi thinking proiektutik lortutako uzta probatzeko aukera izan genuen irakasleok. Kalitatezko perretxikoak lortu genituen, eta benetan goxoak!

Hurrengo uztaren zain gaude. Ikasleek probatzeko aukera izango dute oraingoan.






Funghi thinking

Zer da funghi thinking?

Proiektu honen bidez, gizakion aztarna ekologikoa murriztu nahi izan dugu, sortzen ditugun hondakinak erabiliz erabilgarri zaizkigun produktuak lortuz.

Kasu honetan, Zornotzako kafetegietatik lortutako kafe hondarrak erabiliz, Pleurotus ostreatus onddoa kultibatu dugu (euskeraz "belarri landua" eta gaztelaniaz "seta ostra" deritzona).


Proiektu hau aurrera eramateko, LH 6. mailako eta DBHko ikasleen partehartzea izan dugu, batetik, kultiborako nahastea prestatuz eta, bestetik, hazkuntza parametroak zainduz eta kontrolatuz.






Sentsibilizazioa

Aurtengo gaiaren harira, ur ekosistemen problematika desberdinak landu ditugu geletan:
Plastikoa, pilak eta olioa.

Hona hemen sentsibilizaio hori egiteko erabilitako bideo batzuk:

 Plastikoa:       https://www.facebook.com/plantbasednews/videos/2103428566544339/

 Pilak:                   https://www.youtube.com/watch?v=3wKaJTA93RQ

Olioa: 


Eko arduradunak 2019-20

Ikasleen bozeramaileak eta agenda 21 proiektuko ordezkariak dira eko arduradunak. Ikasturtero maila bakoitzean ordezkari bat aukeratzen da.

Hauek dira ikasturte honetako eko arduradunak: 



2019-20 Ikasturteko helburuak

Ikasturte honetako gaia aurkezten dizuegu: "Kontsumo arduratsua. Ur ekosistemak". 

Ikastetxeak ikasturtero hartzen dituen konpromezuak betetzeko, 2019-2020-ko erronka eta helburuen diseinuari ekin genion, gure proiektuko ardatza zehazteko.