Zer da funghi thinking?
Proiektu honen bidez, gizakion aztarna ekologikoa murriztu nahi izan dugu, sortzen ditugun hondakinak erabiliz erabilgarri zaizkigun produktuak lortuz.
Kasu honetan, Zornotzako kafetegietatik lortutako kafe hondarrak erabiliz, Pleurotus ostreatus onddoa kultibatu dugu (euskeraz "belarri landua" eta gaztelaniaz "seta ostra" deritzona).
Proiektu hau aurrera eramateko, LH 6. mailako eta DBHko ikasleen partehartzea izan dugu, batetik, kultiborako nahastea prestatuz eta, bestetik, hazkuntza parametroak zainduz eta kontrolatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario