miércoles, 11 de marzo de 2020

Ur ekosistemen kutsadurak



Ikastetxeko aurtengo agenda 21 gaia kontuan izanik, Ur ekosistemak. Kontsumo arduratsua, gure txoko berdea irudian dugun muntaiarekin apaindu dugu. Bertan pilek, olioak eta plastikoek sortzen dituzten ingurumen arazoak azaltzen ditugu.

Olioari dagokionez, esan daiteke kutsakorra izateaz aparte arrain hiltzailea dela. Olioa ibaietara isurtzen badugu, geruza bat sortuko da ur gainazalean. Horren ondorioz uraren oxigenazioa zailagoa izango da, arrainak ito eta heriotzera eraman arte.


Pilek ere ingurumen arazo larriak sortzen dituzte. Ur ekosistemetan ur litro asko kutsatzen ditu, pila batek esate baterako, 167.000 litro ur kutsatzen ditu. Ur kutsatu hau tratatzea oso zaila izateaz aparte, uretako izaki bizidun asko hiltzen ditu.
 Plastikoak gure ur ekosistemetan aurki ditzakegu maiz. Gure herrietako ibai bazterretan aurkitzen ditugu eta ohiko irudia bihurtu da tamalez. Kontzienteak izan behar gara plastikoak ez direla berez desagertzen, urte asko pasa ondoren, ez dira desintegratzen, mikroplastikoetan transformatzen dira. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario