Ikastetxeko
aurtengo agenda 21 gaia kontuan izanik, Ur
ekosistemak. Kontsumo arduratsua, gure txoko berdea irudian dugun
muntaiarekin apaindu dugu. Bertan pilek, olioak eta plastikoek sortzen dituzten
ingurumen arazoak azaltzen ditugu.
Olioari
dagokionez, esan daiteke kutsakorra izateaz aparte arrain hiltzailea dela.
Olioa ibaietara isurtzen badugu, geruza bat sortuko da ur gainazalean. Horren
ondorioz uraren oxigenazioa zailagoa izango da, arrainak ito eta heriotzera
eraman arte.
Pilek ere
ingurumen arazo larriak sortzen dituzte. Ur ekosistemetan ur litro asko
kutsatzen ditu, pila batek esate baterako, 167.000 litro ur kutsatzen ditu. Ur
kutsatu hau tratatzea oso zaila izateaz aparte, uretako izaki bizidun asko
hiltzen ditu.
Plastikoak
gure ur ekosistemetan aurki ditzakegu maiz. Gure herrietako ibai bazterretan
aurkitzen ditugu eta ohiko irudia bihurtu da tamalez. Kontzienteak izan behar
gara plastikoak ez direla berez desagertzen, urte asko pasa ondoren, ez dira
desintegratzen, mikroplastikoetan transformatzen dira.