Martxoaren 13an Erlete elkarteko Felix eta Iñigoren hitzaldia izan genuen ikastetxean. 3.mailakoek erleen inguruan gehiago jakiteko aukera izan zuten, baita erleak hubiletik ikusteko ere.
miércoles, 20 de marzo de 2019
Udal diagnostikoak
Jardunaldi teknikoa
Zornotzako araztegietara bisitaldiak
Martxoaren 11n eta 13an ikastetxeko 6.mailakoek eta 2.DBH mailakoek, bisitaldiak egin zituzten Zornotzako araztegietara.
6.mailako ikasleek Urritxeko araztegia bisitatu zuten. Bertan ur garbien kudeketaren funtzionamendua ezagutu zuten. 2.DBH-ko ikasleek ordea, Astepeko araztegia ezagutu zuten, non ur zikinen kudeaketa egiten duten.

LANDAKETA BERRIAK
jueves, 31 de enero de 2019
Zuhaitzen tapaukak
Gure jolastokiko irudia osatzen jarraitzen dugu, oraingo honetan zuhaitzen tapaukekin.
LH 6.maila, pastoral eta zuzendaritzaren arteko elkarrekintzatik sortu diren tapaukak dira. Inguruan ditugun zuhaitzekiko sentsibilizazioarekin jarraitu nahi dugu, eta bide batez, kakorratz lanetan trebatu dira.
Ze pozik 6.mailako ikasleak!

martes, 22 de enero de 2019
Ikastetxeko zuhaitzak
Ikastetxeko zuhaitzen azterketa egin ondoren, gune berde anitza genuela konturatu ginen.
Zuhaitzei izenak jartzeko ideia agertu zen agenda 21 batzordean. Beraz, DBHko ikasleen eta Jabi irakaslearen laguntzari esker, egurrezko kartelak jarri ditugu jolastokiko zuhaitzetan.
Gure paisaia osatzen dituzten zuhaitzen izenak eta ezaugarriak ezagutzea dugu helburu.

martes, 15 de enero de 2019
KAI ortua 2.saioa
Ortuko proiektuaren bigarren saioan konpostaren munduan murgildu gara.

Saioari hasiera emateko materia organikoen birpasa egin dugu. Hauek bereiztea eta euren ezaugarriak ezagutzea ezinbestekoa baita konposta sortzeko.
Ondoren Konpostaren prozesua ezagutu dugu: iraupena, geruzak, egituratzaileen materialak, konpostagailuaren kokapena, etab.
Erantsita doakizue azalpen bideo bat honen inguruan gehiago jakin nahi izan ezkero.
INSPIRA STEAM proiektua
Ikasturte honetan ere INSPIRA STEAM proiektuan parte hartu dugu. Leire Ibaibarriaga (AZTI -Tecnaliako zientzialaria) izan dugu mentore eta gida proiektu honetan.
Zer da INSPIRA STEAM?

Zer da INSPIRA STEAM?
"INSPIRA STEAM nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat da, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalek gidatzen dituzte jarduerok. Lehen aldia da taldeko mentoring-aren teknika erabiliko dena lehen hezkuntzako ikasleen artean STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean."
Iturria: http://inspirasteam.net/eu/conoce-el-proyecto/
Hona hemen saio batzuen irudiak:
![]() |
Mentoring Leirerekin |

![]() |
"Spaghetti challenge" |

Suscribirse a:
Entradas (Atom)